Gizartea -
Donostiako Eskalantegi kalean
Bi etxebizitza-bloke hustu behar izan dituzte sute baten ondorioz
Sua Eskalantegi kaleko 52 zenbakiaren seigarren solairuan piztu da, Donostia eta Pasai Antxoren arteko mugan. Sutea eraikuntzaren teilatura zabaldu da.
Erredakzioa
Donostiako Eskalantegi kaleko etxebizitza batean sua piztu da gaur eta bi etxebizitza-blokeetako bizilagunak atera behar izan dituzte, suhiltzaileek eta Herrizaingo Sailak jakitera eman dutenez.
Sutea 19:45 aldera piztu da Eskalantegi kaleko 52 zenbakiaren seigarren solairuan, Donostia eta Pasai Antxoren arteko mugan.
Sutea eraikuntzako teilatura zabaldu da eta bosgarren solairuari eragin dio.
Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira eta solairu garaienetako bizilagunei etxetik ateratzen lagundu diete.
Teilatuko sugarrak itzaltzea lortu eta sutea gehiago ez zabaltzeko lan egin dute suhitzaileek. Ondorioz, sutea itzaltzea lortu dute.