Gizartea -

KORONABIRUSA

Osasunbideak baheketa egingo du Andosillan

Nafarroako Osasun Departamentuak PCR proba bat egitera deitu ditu 15 eta 29 eta 50 eta 69 urte bitarteko herritarrak.

Osasun langile bat gizon bati PCR proba egiten. Argazkia: EFE
Osasun langile bat gizon bati PCR proba egiten
Osasun langile bat gizon bati PCR proba egiten. Argazkia: EFE

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken egunotan COVID-19 kasuek gora egin dutela eta, Nafarroako Osasun Departamentuak baheketa egingo du ostiral honetan Andosillan.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, guztira 1.100 pertsona inguru deitu dituzte proba egitera; 15 eta 29 urte bitartekoak eta 50 eta 69 urte bitartekoak.

Azken astean 40 positibo berri atzeman dituzte udalerrian, Nafarroako Osasun Publikoko Institutuak zabaldutako datuen arabera.

PRC probak Andosillako udal kiroldegian egingo dituzte. Proba egitetik salbuetsita egongo dira azken hamar egunetan PCR bat egin dutenak eta azken hiru hilabeteetan PCR edo antigeno proban positibo eman dutenak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Gaixotasunak albisteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak Zientzia Osasunari buruzko albisteak Medikuen albisteak Erizaintza Botikak albisteak Txertoak egutegia Nafarroako Ospitale Gunea azken ordukoa Koronabirusa olatu berria Anbulatorioak albisteak Osasunbidea gaur