Gizartea -

Bortxazko lapurreta

Erandioko etxe batean egoiliarrak lo zeudela lapurtzea egotzita atxilotu dituzte

Ertzaintzak dagoeneko atxilotu ditu ustezko lapurrak, indarra erabiliz egindako ustezko lapurreta-delitua egotzita.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 15, 16 eta 17 urteko hiru adingabe atxilotu ditu Erandioko (Bizkaia) etxebizitza batean indarra erabiliz egindako ustezko lapurreta-delitua egotzita. Antza denez, ateetako bat indarra erabiliz irekita lortu dute barrura sartzea, egoiliarrak barruan lo zeudela.

04:00ak aldera, etxebizitzako geletako batean ezkutaturik zegoen emakume batek Ertzaintzari ohartarazi dio ustezko lapurreta baten biktima izaten ari zirela, etxe barruan pertsona batzuk hara-hona zebiltzala entzun baitu.

Abisua jaso eta gero, patruila batzuk bertaratu dira, eta etxebizitzatik ihes egiten ari ziren bi adingabe harrapatu dituzte. Ondoren, beste susmagarri bat aurkitu dute, ohe baten azpian ezkutaturik.

Halaber, agenteek balio handiko zenbait objektu atzeman dizkiete adingabeei: harribitxiak, dirua eta apaingarriak, besteak beste.

Ateetako bat indarra erabiliz irekita zegoela egiaztatu ostean, Ertzaintzak hiru adingabeak atxilotu ditu, indarra erabiliz egindako ustezko lapurreta-delitua egotzita.

 

                                                           

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lapurretak Gazteak