Gizartea -

Osasun gatazka

Oiongo alkateak gose-greba utzi du 'helburua bete duelako'

Arabako Errioxako pazienteak berriz artatzeko "konpromiso irmoa" dagoela baieztatu diote bere alderdiko agintariek, Ruben Garridok (PP) azaldu duenez.

Ruben Garrido Oiongo (Araba) alkatea. EFE
Ruben Garrido Oiongo (Araba) alkatea
Ruben Garrido Oiongo (Araba) alkatea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mugako udalerrietako pazienteak Errioxan berriro artatuko dituztela azaldu du Ruben Garrido Oiongo (Araba) alkateak, eta horregatik gose-greba bertan behera uztea erabaki duela iragarri du, "helburua bete duelako".

Bere alderdiaren "babesa" izan duela onartu du Garridok, bai Euskadiko zuzendaritzaren eskutik zein nazionaletik.

Abenduaren 1a baino lehen Arabako Errioxako pazienteak berriz artatzeko "konpromiso irmoa" dagoela baieztatu diote Alderdi Popularreko agintariek arratsaldean, Garridok azaldu duenez.

Eskerrak, gobernuei

Garridok Errioxako Gobernuari, eta batez ere, Pedro Sanz presidenteari eskertu die "jarrera irekia" izatea negoziazioan. "Akordio bat lortzeko aurretiko jarrera ona" izan dutela aipatu du, eta berarekin kafe bat hartu behar duela esan du.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak alde biak akordio bat lortzeko emandako "aurrerapausoa" eskertu du. Gaur Errioxako kontseilaria eta Euskadiko Osasun sailburua bildu dira, egoerari irtenbide bat emateko.

Datozen hamar egunetan behin betiko irtenbidea lortzea espero dute; izan ere, "guztiek lan egin dute horren alde".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea