Gizartea -
Kabiezesko biribilgunea
Hiru ibilgailuren arteko talkan, Santurtzin, larri zauritu zen pertsona hil egin da
Kabiezesko biribilgunean izan zen ezbeharra, Bizkaiko udalerrian, larunbat arratsaldean. Zauritua larri eraman zuten Gurutzetako ospitalera.
E. L. | EITB Media
Hiru ibilgailuren arteko istripu batean, Santurtzin (Bizkaia), larunbatean, larri zauritu zen pertsona hil egin da, eitb.eus-ek jakin ahal izan duenez.
Talka larunbatean, 18:10ean, izan zen, Kabiezesko biribilgunean, A-8 autobidean sartzeko adarrean.
Kolpearen ondorioz, pertsona bat larri zauritu zen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten.
Suhiltzaileek zauritua ibilgailu barrutik atera behar izan zuten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea