Gizartea -

KORONABIRUSA

Nafarroak 159 positibo berri zenbatu ditu

Egonkortzera egin dute datuek azken egunetan. Hala, bezperan baino zazpi kutsatze gutxiago atzeman dituzte. Positibotasun tasa % 9,2ra igo da.

Osasun langile bat PCR proba bat egiten. Argazkia: EFE
Osasun langile bat PCR proba bat egiten.
Osasun langile bat PCR proba bat egiten. Argazkia: EFE

E.G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Positibo berriek egonkortzera egin dute azken orduetan Nafarroan, eta, igande honetan, 159 kutsatu berri atzeman dituzte, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera.

Zehazki, igande honetan 1.737 proba diagnostiko egin dira (bezperan baino 818 gutxiago) eta 159 kasu zenbatu dituzte. Hala, positibotasun tasa % 9,2ra igo da (bezperan baino 2,5 puntu gehiago harrapatu ditu). 

Bezperako datuekin alderatuta, behera egin dute positiboek (zazpi gutxiago). Igandeetan astegunetan baino proba diagnostiko gutxiago egin ohi dira, eta, hala, joeraren berri izateko garrantzitsua izaten da aurreko bi igandeetako datuak ezagutzea. Hala, duela astebete 199 kasu zenbatu ziren (atzo baino 40 gehiago), baina duela bi aste 133 izan ziren (26 gutxiago).

Kasu gehien pilatzen dituzten udalerri edo guneei dagokienez, Iruñeko Ermitagaña auzoa da denen buru, 10 positibo atzemanda. Ondoren datoz Mutiloa eta Arrotxapea (Iruñea), bederatzinarekin. Zazpi kasu zenbatu dituzte Tutera Mendebaldean, eta Iruñeko II. Zabalgunean eta Buñuelen, seina.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Osasunbidea