Gizartea -
Gaixotasun larri bat du
Txus Martin ETAko presoaren askatasuna eskatu du Egin Dezagun Bideak
Txus Martin ETAko presoak "gaixotasun larri bat" du eta horregatik, lehen bait lehen aske utzeko eskatu dute.
Erredakzioa
Txus Martin ETAko presoak "gaixotasun larri bat" du eta horregatik, lehen bait lehen aske utzeko eskatu dute.
Basauriko kartzelaren parean bildu dira ehun lagun inguru Txus Martin ETAko presoaren askatasuna aldarrikatzeko, izan ere "gaixotasun larri bat" du eta behar duen laguntza medikoa jasotzeko aske gelditzea eskatzen dute.
Egin Dezagun Bidea mugimenduak deituta, 12.30ak inguruan bildu dira, eta ezker abertzaleko hainbat kide egon dira, Tasio Erkizia eta Ibon Arbulu, besteak beste.
45 minutuko elkarretaratzea izan da eta Egin Dezagun Bidea mugimenduak ohar bat irakurri du "berehalako asakatasuna" eskatuz. "Ez dugu eskubideekin ezta Martinen bizitzarekin jokatzea onartuko", esan dute.
Horregatik, behar duen laguntza medikoa jasotzeko "aske gelditu behar duela" exijitzen dute. "Bere eskubideak zapalduak izaten ari dira", gaineratu dute.
Azkenik, Arizgoiti plazan datorren larunbaterako antolatu duten bilkuran parte hartzeko deia egin dute, "preso gaixoak kalera baldintzarik gabe" lelopean.