Gizartea -
KORONABIRUSA
Poliziak 104 salaketa jarri ditu Iruñean asteburuan
Salaketa horietatik 89 partikularrei egin dizkiete eta 15 establezimenduei. Legez kanpoko zortzi jai atzeman eta 40 pertsona salatu dituzte.
N.B. | EITB MEDIA
Udaltzaingoak eta Foruzaingoak 104 salaketa jarri dituzte Nafarroako hiriburuan asteburu honetan, covid-19aren aurkako araudia ez betetzeagatik.
Udaltzaingoak twitter sare sozialean adierazi duenez, salaketa horietatik 89 partikularrei jarri dizkiete eta 15 establezimenduei.
Gainera, agenteek legez kanpoko zortzi jai atzeman dituzte, 40 pertsona salatu dituzte eta 19 droga harrapaketa egin dituzte.
Bestalde, bide-segurtasuneko patruilek 12 zirkulazio-istripu artatu dituzte asteburuan; eta, mila euroko isuna jarri diote gidari bati, eta gidabaimenetik sei puntu kendu dizkiote, alkoholemia-proban positibo eman baitu.