Gizartea -

KORONABIRUSA

Kutsatzeek behera egin dute Euskadin, baina positibotasun tasak gora

Euskadik 826 kasu berri eta % 8,7ko positibotasun tasa atzeman ditu. Intzidentzia metatua 558 kasuraino igo da, baita ospitaleratutako pertsonen kopurua ere (682).

Mugikortasun-kontrolak Bilbon. Argazkia: EITB MEDIA.
Mugikortasun-kontrolak Bilbon
Bigarren olatua hasi zenetik, plantan ingresatutako gaixo kopuru altuena dauka EAEk

1:24

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19aren positibotasunak gora egin du berriro azken orduetan Euskadin, % 8,7an kokatu da, eta ospitaleko presioak gora egiten jarraitzen du: 682 gaixo daude ospitaleratuta, aurreko egunean baino 24 gehiago.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehen honetan eguneratu ditu joan den igandeko pandemiaren bilakaeraren datuak; izan ere, 9.483 proba diagnostiko egin zituzten, eta 826 pertsonak eman zuten positibo.

Datu horiek positiboen ehunekoa larunbateko % 8,3tik igandeko % 8,7ra igo dute, urtarrileko daturik txarrena, iragan ostegunarekin batera, egun horretan Euskadik 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago izan baitzituen hamalau egunetan.

Euskal Autonomia Erkidegoko intzidentzia metatuak okerrera egiten jarraitzen du eta 558,3 kasutan kokatzen da; Bizkaian 602,5 kasuko da, eta ondoren Araba (asteburu honetan eremu gorrian sartu dena eta igandean 537,8 kasu zituen) eta Gipuzkoa (475,5 kasu 100.000 biztanleko).

Zure interesekoa izan daiteke baita ere: Gasteizek eta Arabako lurraldeak eremu gorrira egin dute jauzi

Presio asistentzialak ere gora egiten jarraitzen du; izan ere, igandean 682 pertsona ospitaleratu zituzten, eta larunbatean, berriz, 658. Gela arruntetan 560 paziente zeuden ospitaleratuta (22 gehiago) eta zainketa intentsiboetako unitateetan 122 (2 gehiago).

Igandeetan ohikoa den bezala, asteko beste egunetan baino ospitaleratze gutxiago izan ziren, 48, larunbatean 64 pertsona ospitaleratu behar izan zituztenean.

Oinarrizko ugalketa kopuruak hobera egin du apur bat, gaixo batek zenbat pertsona kutsa ditzakeen, alegia, 1,17 pertsona, joan den asteko asteazkenetik izan den kopururik baxuena.

Lurraldez lurralde aztertuta, igande honetan diagnostikatutako 826 kutsaduretatik erdia baino gehiago (426) Bizkaian detektatu zituzten, 243 Gipuzkoan, 151 Araban eta sei EAEtik kanpo bizi diren pertsonen artean.

Ikastetxeei dagokienez, Aizarnako (Zestoa, Gipuzkoa) "Eskola Txikiko" bi geletan bakarrik dago bertan behera aurrez aurreko eskola-jarduera; izan ere, joan den ostiralean antolaketa-arrazoiengatik jarduera eten zuen beste landa-eskola, Laukizekoa (Bizkaia), normaltasunera itzuli da.

Astelehen honetan 154 ikasgela itxi dituzte, eta ostiralean 140 ikasgela izan ziren, hau da, 2 urte eta derrigorrezko hezkuntza ondoko eskola guztien % 0,88. 96 ikastetxek jasan dute koronabirus kasuren bat, hau da, aurreko eskola-astearen amaieran baino zortzi gehiagok.

Bestalde, Muskizko (Bizkaia) Marcelo Gangoiti adinekoen egoitzan izan berri den covid-19aren agerraldiak 103 erabiltzaileri eragin die, eta sei pertsona hil dira, Sergio Murillo Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatuak astelehen honetan emandako datuen arabera.

Foru Erkidegoko egoera

Positibo berriek egonkortzera egin dute azken orduetan Nafarroan, eta, igande honetan, 159 kutsatu berri atzeman dituzte, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezk

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak