Gizartea -
OSASUN GATAZKA
'Kanpadenda jaso arren, negoziazioa adi-adi jarraituko du' Garridok
Jaurlaritzak eta Errioxako gobernuak aurreakordio bat lortu dute abenduaren bata baino lehen arabar errioxako herritarrei Logroñon osasun zerbitzua emateko.
Erredakzioa
Kanpadenda jaso arren, negoziazioa adi-adi segiko duela dio Garridok
Hiru egunez Errioxako Gobernuaren atarian gose greban egon ostean, Ruben Garrido, alderdi popularreko Oioneko alkatea, jada etxean da.
Errioxako eta Euskadiko osasun sailburuak arazoa konpontzeko konpromisoa azaldu dute. "Nolabaiteko aurreakordioa lortu dela ikusi dugu eta % 95 eko konpromiso sendoa dago datorren astean eta abenduaren 1a bitartean, gaixo guztiak Logroñora itzultzeko ", adierazi du Ruben Garridok.
Abenduaren bata da bi gobernuek jarri duten epea. Oiongo alkateak adi-adi jarraituko du negoziazioaren nondik norakoa. "Kanpadenda jaso badut ere, herritarren interesen alde jarraituko dut", esan du Garridok.