Publizitatea
Itxi

2021/01/29

19:09

Gizartea

DESAGERTZEA

Hondarribian itsasora eroritako arrantzalea bilatzeko lanak, bertan behera

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Antza denez, olatu kolpe batek eraman zuen arroketan zegoen arrantzalea. Ostegunean desagertu zen eta oraindik ez dute topatu.

  • Helikoptero bat, Hondarribiko kostaldea arakatzen

    Helikoptero bat, Hondarribiko kostaldea arakatzen. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Joan den ostegunean olatu kolpe batek itsasora bota zuen arrantzalea bilatzeko lanak bertan behera utzi dira Hondarribian, argi faltagatik. Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko, Itsas Salbamenduko eta Gurutze Gorriko kideak goizean goizetik aritu dira haren bila.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atzo 14:45ak aldera jaso zuten lekuko baten telefono deia gertakariaren berri emanez. Olatu batek Hondarribiko itsaslabarretan arrantzan ari zen gizon bat eraman zuela eta uretan desagertu zela ohartarazi zuen.

Larrialdietarako zerbitzuak martxan jarri ziren, eta inguruetan bila aritu ziren: itsasotik, baita airetik ere, helikopteroz. Oraingoz, baina, ez dute gizonaren arrastorik topatu.

Eguraldia eta itsasoko baldintzak egokiak badira, larunbat honetan berriro ekingo diote bilaketari.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena