Gizartea -

Koronabirusa

Dagoeneko Erresuma Batuko aldaeraren kasuak 60 dira Euskadin

Positibo guztien % 1,2 dira jadanik, eta aldaeraren intzidentziak gora egitea litekeena dela uste du Eusko Jaurlaritzak.

Bilbo. Artxiboko argazkia: EFE
Bilbo. Artxiboko argazkia: EFE
Bilbo. Artxiboko argazkia: EFE

E. L. | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko covid-19 aldaerarekin 60 positibo atzeman dituzte dagoeneko Euskadin. Positibo guztien % 1,2 dira jadanik, eta aldaeraren intzidentziak gora egitea litekeena dela uste du Eusko Jaurlaritzak.

Jose Luis Quintas Osasun sailburuordeak eta Koldo Cambra Osasun Publikoko zuzendariordeak Euskadiko egoera epidemiologikoa aztertu dute prentsaurrekoan.

Erresuma Batuko edo Hegoafrikako aldaera berriei dagokionez, “aldaera berriak, Erresuma Batukoa barne, jadanik iritsi eta zirkulatzen ari dira”, ziurtatu du Koldo Cambrak. Transmisioan duen pisua areagotzen joango dela uste dute Europan zein Euskadin.

Aldaerak osasun zentroen gaineko presioan pisu “txikia” du oraingoz

Buruzagiaren hitzetan, aldaerak osasun zentroen gaineko presioan pisu “txikia” du oraingoz, baina etorkizunean intzidentziak gora egiten baldin badu, “eragina izan dezake”.

Abenduaren 20an Erresuma Batuko aldaeraren inguruko ikerketa abiatu zenetik, Euskadin 5.000 azterketa baino gehiago egin dituztela azaldu du zuzendariordeak, laginen % 20, hain zuzen ere. Erresuma Batuko aldaerarekin 60 positibo baieztatu dituzte oraingoz.

“Kasuen % 1,2 dira, hasiera batean baino apur bat gehiago, hori baino ez; une honetako positiboen gorakada ez da Erresuma Batuko aldaeraren ondorioz gertatzen ari. Hori bai, etorkizunean litekeena da intzidentziak gora egitea, adituen arabera”, erantsi duenez.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Erresuma Batua Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Londres Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak