Gizartea -
Nafarroa
Langile bat hil da Tuteran, Sofia Erregina Ospitaleko lanetan
Foruzaingoa istripuaren nondik norakoak aztertzen ari da, eta, lehen azterketetan oinarrituta, langilea berez hil dela ondorioztatu dute. 44 urteko gizonezkoa Cintruenigokoa zen.
Erredakzioa
Cintruenigoko 44 urteko gizon bat hil da gaur Sofia Erregina Ospitaleko kirurgia eraikin berrian lan egiten ari zela. Ezbeharra 09:34an gertatu da. Foruzaingoa istripuaren nondik norakoak aztertzen ari da, eta, lehen azterketetan oinarrituta, langilea berez hil dela ondorioztatu dute.
Sofia Erreginako larrialdietako mediku eta erizainak langilea suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu, Nafarroako Gobernuak agiri batean jakinarazi duenez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea