Gizartea -
Sistema berritzailea
Pertsonen aldartea identifikatzen duen sistema garatu dute
Aldarteak automatikoki detektatzeko, ahotsaren tonua, hizketaren abiadura, geldiuneen luzera eta ahotsaren seinalearen energia hartzen ditu kontuan.
Erredakzioa
Madrilgo Carlos III unibertsitateko (UC3M) eta Granadako unibertsitateko (UGR) zientzialariek besteekin komunikatzen direnean pertsonen gogo-aldartea detektatzen duen sistema informatiko berria garatu dute.
"Journal on advances in Signal Processing" aldizkariak bere azken zenbakian azaltzen duen bezala, makina eta gizakiaren elkarrizketaren bitartez erabiltzailearen egoera aztertzea posible egiten du, makinaren erantzuna pertsona horrek momentu horretan duen gogo-aldartera egokituz.
Pertsonaren egoera aidentifikatzeko, zientzialariak sistema automatiko batek sorrarazi ditzakeen emozio negatiboen ondorioz gertatutako frustrazioan oinarritu dira sistema garatzeko orduan.
60 parametro ezberdin
Aldarteak automatikoki detektatzeko, ahotsaren tonua, hizketaren abiadura, geldiuneen luzeera, ahotsaren seinalearen energia eta beste 60 parametro akustikoren informazioak hartu dira kontuan
Behin emozio zein intentzioa detektatuta, erabiltzaileak une horretan duen sentsazioan oinarrituta jarraituko du elkarrizketa sistemak. Adibidez, erabiltzaileak dudak baditu, sistemak xehetasunak emango dizkio, baina, erabiltzailea aspertuta baldin badago, hori egitea kaltegarria izan liteke.