Gizartea -

Koronabirusa

Positibo tasa % 5,6ra murriztu da Nafarroan

Azken orduetan 196 covid-19 kasu berri erregistratu dituzte Nafarroan, hau da, aurreko egunean baino 54 gutxiago.

Iruñeko taberna bat. Argazkia: EFE
Iruñeko taberna bat.
Iruñeko taberna bat. Argazkia: EFE

Mikel Dominguez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguneko koronabirus kasu berrien kopurua eta positibotasun tasa apur bat murriztu da Nafarroan, Foru Gobernuak emandako behin behineko datuen arabera.

Ostiralean 196 covid-19 positibo erregistratu dira foru erkidegoan, aurreko egunean baino 54 gutxiago (253 zenbatu ziren atzo).

Guztira, azken orduetan 3.498 proba diagnostiko (2415 PCR proba eta 1083 test antigeno) egin dira. Beraz, positibo tasa ere murriztu da, % 5,6an kokatuz.

Azken egunean ez da hildakorik egon gaixotasun honekin. Beraz, foru erkidegoan izandako heriotzek 1032 izaten jarraitzen dute.

Ospitaleetako egoerari dagokionez, bost pertsona berri ospitaleratu dira covid-19arekin, eta horietako bi zaintza intentsiboetako unitateetan izan dira.

Osasunbidearen arabera, 190 pertsona daude covid-19arekin ospitaleetan, hau da, aurreko egunean baino bi gutxiago. Horietatik, 31 ZIUetan daude (bi gutxiago), 22 berez etxean daude (bat gutxiago) eta gainontzekoak, 137 pertsona, ospitaleko gela arruntetan.

Iruñean eta eskualdean kasu positiboen % 66 izan dira; Tudelan, % 13, eta Lizarran, % 7. Gainontzeko positiboak (% 14) lurraldean zehar banatzen dira.

Adinari dagokionez, erregistratutako kasu berri gehienak 15-29 urtekoak dira (% 26). Hurrengoak dira 45-59 urtekoak (% 24) eta 30-44 urtekoak (% 18). Ondoren, 15 beherakoen taldea dator, % 12rekin. Azkenik datoz 60-75 urtekoak (% 11) eta 75 urtetik gorakoak (% 9). Positibo berrian bataz besteko adina 40,8 urtekoa da.

Generoari dagokionez, kasuen % 54 gizonak dira, eta % 46, emakumeak.

1595 dosi berri

Ostiralean txertoaren 1595 dosi jarri ziren. Guztira, beraz, 24.489 jarri dituzte, foru erkidegoak jaso dituen 26.975etatik.

759k jaso zuten atzo bigarren dosia, beraz, 4.313ek burutu dute bi dosien txertaketa prozesua.

151 pertsona EAEko ZIUetan

Euskal Autonomia Erkidegoan 1.090 koronabirus kasu positibo erregistratu dira, eta positibo tasa % 7,3koa da. 151 pertsona daude covid-19arekin zaintza intentsiboetako unitateetan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Osasunari buruzko albisteak Medikuak Erizaintza gaur Medizinak albisteak Txertoak azken ordukoa Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Zer ezin daiteke egin Euskal Herrian? Anbulatorioak albisteak Osasunbidea gaur