Gizartea -

Gertakaria

Emakume baten gorpua aurkitu dute ibaian, Leioan

Hilotza auzitegi medikuarenera eraman dute heriotza zerk eragin duen argitzeko, izan ere, ez du indarkeria zantzurik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 urte inguruko emakume baten gorpua aurkitu dute gaur goizean Bilboko itsasadarrean, Leioan, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Goizaldeko seiak aldera eman diote abisua Ertzaintzari, ur gainean emakume baten gorpua aurkitu dutela ohartaraziz.

Ertzaintza eta Gurutze Gorria bertaratu dira eta hilotza uretatik atera dute. Oraindik ez dakite emakumea nor zen eta gorpua auzitegi medikuarenera eraman dute heriotza zerk eragin duen argitzeko, izan ere, ez zuen indarkeria zantzurik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea