Gizartea -

Bilboko metroa

Metroko langileen % 80k egin du bat lanuztearekin, sindikatuen arabera

Metroko zuzendaritzak, berriz, % 10,27 jarraipena izan duela adierazi du. Goizeko 08:15etatik aurrera berrezarri da zerbitzua eta trenen joan-etorria normaltasunez ari da gauzatzen.

Bilboko metroa. Eitb
Bilboko metroa. Eitb

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Metro Bilbaoko enpresa-batzordearen arabera goizean deituta zegoen bi orduko lanuztearekin bat egin du langileen % 80ek. Lanuztea goizeko 5:45etik 7:45era izan da.

Metro Bilbaoko zuzendaritzak, bestalde, lanuztearen jarraipena % 10,27koa izan dela gaineratu du kaleratu duen ohar batean. Goizeko 08:15etatik aurrera metroak ohiko zerbitzua eskaintzen du, hau da normaltasuna berrezarri da. 

Lan hitzarmena eta enpresak hitzartutako akordio batzuk ez direla betetzen salatu nahi dute lanuzteekin langileek, enpresa-batzordeak jakinarazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea