Publizitatea
Itxi

2021/02/04

13:14

Gizartea

GABONAK

Gasteizko Udalak Errege Magoak aldatu ditu eta aurrerantzean euskaldunak izango dira

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Gorka Urtaran alkatearen iritziz, garaiak aldatu egin dira eta hiriko haur gehienak elebidunak izaki horiei eskainitako ekitaldiak ere elebidunak izan behar dira.

  • Errege Magoak Gasteizen

    Errege Magoak Gasteizen. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Errege Magoen aurtengo ikuskizunak eztabaida sortu zuen Gasteizen, eta Udalak Errege Magoak aldatu egingo dituela jakinarazi du gaur Gorka Urtaran alkateak. Aurrerantzean, elebidunak izango dira, eta euskaraz zein gazteleraz hitz egiteko gai izango dira.

Gorka Urtaran alkateak berak eman du albistea Twitter sarean duen kontuan zabaldutako mezu sorta batean. Lehenik eta behin, eskerrak eman dizkie 40 urtez hiriko etxeetara ilusioa eraman dutenei.

Alkatearen esanetan, ordea, "garaiak aldatzen ari dira" eta gaur egun hiriko haur gehienak elebidunak dira.

Hori dela eta, haurrei eskainitako ekitaldiak ere elebidunak izan behar direla uste du, Errege Magoen harrera barne. "Haurren interes gorenean pentsatuz, garai berrietara egokitzeko unea heldu da", gaineratu du.

Erabakia ulertuko dela "ziur" agertu da. "Errege Magoekin hitz egin dugu, eta ziur nago bat datozela hausnarketa horrekin; izan ere, haientzat ez dago Gasteizko haurren ilusioa baino garrantzia handiagoa duen ezer", amaitu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena