Gizartea -
Gertakizuna
Lau pertsona larri Kanarietan, hotel batean eztanda bat jazota
Larri zauritutako laurak hoteleko langileak dira. Gainera, turista atzerritar bat ere zauritu da, baina arin.
Erredakzioa
Bost pertsona zauritu dira, horietako lau larri, gaur goizean Mogan herriko (Kanaria Handiko hego-mendebaldea) hotel batean izandako eztanda batean, Tomas Lorenzo Segurtasun zinegotziak baieztatu duenez.
Larri zauritutakoak hoteleko langileak dira, eta beste zauritua hotelean zegoen emakumezko turista atzerritar bat.
Eztandaren ondorioz, gainera, hotelean ostatu duten 1.000 turista ebakuatu egin behar izan dituzte.
Leherketa 09:00etan jazo da, zisterna-kamioi bat propano deposituak betetzen ari zela.
Udalaren iturriek azaldu dutenez, kamioiaren gidaria onik atera da, eztanda kamioiaren beste aldean izan baita.