Gizartea -
Hiesaren gaineko kontsultak
Homosexualentzako lehen kontsulta birtuala eskainiko du Osakidetzak
Hiesa prebenitzeko programa honek farmazietan batera salgai izango diren sifili eta hiesa antzemateko test azkarrak hartuko ditu. Euskadin hiesa duten gaixo berrien % 41a gizonezkoak dira.
Erredakzioa
Gizonezkoei zuzendutako sexuaren bidez transmititzen diren infekzioei buruzko Interneteko lehen kontsulta jarri du martxan Osakidetzak. Euskadiko Osasun Zerbitzuaren webgunearen bitartez egin daiteke kontsulta eta izen-abizenik eman gabe izango da erabilgarri.
Kontsulta birtual hau inoiz egin ez den proiektua da eta urtebetez egongo da indarrean. Ondoren, eskainitako emaitzak onak badira, litekeena da biztanleria osoari zuzendutako kontsulta bera ezartzea.
Daniel Zulaika Euskadiko hiesa planaren koordinatzaileak azaldu duenez, webgunean lau galdera planteiatuko dura eta beharrezkoa izanez gero, kontsulta especialista batengana bideratuko dute.
Halaber, "Hiesaren aurrean ez itxi begiak. Gizonetik gizonera, preserbatiboa erabili ezazu" izenburuko kanpainak datorren abenduaren 6ra arte iraungo du eta 170.000 euroko kostua izango du. Gainera, sifili eta hiesa antzemateko test azkarrak batera eta bost eurotan izango dira farmazietan salgai.
Rafaek Bengoa Osasun sailburua Bilbon izan da ekimen hauek aurkezten, "larria" delako homosexualen artean aspaldiko partez eman diren hiesa-tasak. Haren datuen arabera, Euskadin hiesa duten gaixo berrien % 41a gizonezkoak dira.