Gizartea -

Gatazka osasun zerbitzuan

Jaurlaritza Errioxari ebakuntza gehiago eskaintzea aztertzen ari da

Rafael Bengoak esan duenez, giltzurruneko transplanteak, neurokirurgia eta beste ebakuntza konplexu batzuen inguruko zerbitzuak areagotzea aztertzen ari dira gatazka ebazteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritza Errioxari eskaintzen zaizkion giltzurruneko transplante, neurokirurgia eta beste hainbat ebakuntza konplexu gehitzea aztertzen ari da Logroñon artatzen dituzten Arabar Errioxako gaixoak direla eta piztutako gatazka ebazteko.

Rafael Bengoa Osasun sailburuak esan duenez, Eusko Jaurlaritzaren jarrera Errioxari mota horretako "zerbitzu gehiago" eskaintzea da, baina eurek "Arabar Errioxako herritar gehiago hartuko dituzte".

Bengoak esan duenez, Jaurlaritzak bihar igorriko dio Errioxako Gobernuari gai honen inguruko ideiak jasotzen dituen "zirriborroa". Osasun sailburuaren iritziz, gatazka "teknikoa baino politikoagoa da", eta konponbide azkarra bilatzeko aurrera egin nahi dute.

Bengoaren arabera, proposatu duten irtenbideak ez du "elkarrekintza ekonomikorik", hau da, inork ez du ezer ordainduko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea