Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Emakume bat oso larri zauritu du bikotekideak Salamancan
Erasoa Salamancako erdialdean jazo da. Gizonezkoak 68 urteko emakumeari aizkorakada eman dio buruan eta biktima zerraldo erori da.
Erredakzioa
68 urteko emakume bat oso larri zauritu du bere bikotekideak Salamancako kale batean. Erasotzaileak buruan aizkorakada eman dio. 66 urteko gizona berehala atxilotu dute, Polizia Nazionaleko iturriek jakitera eman dutenez.
Biktima Virgen de la Vega ospitalera eraman dute anbulantzian, oso egoera larrian.
Erasoa 20:45 aldera jazo da gaur San Pablo eta Sanchez Barbero kaleen artean, Salamancako erdialdean. Gizonezkoak aizkorakada bat eman dio buruan emakumeari eta biktima zerraldo erori da.
Polizia Nazionalak erasotzailea minutu batzuk geroago atxilotu du kalean. Aldez aurretik oinezkoek gizona atxiki dute.
Gizonaren eta emakumearen artean sartu den oinezko bat eskuan zauritu du erasotzaileak.