Gizartea -
Justizia errestauratiboa
Banketxe bateko lapurra eta zuzendaria batzartu dira
Ana Botinek ahalbidetu du topaketa, Santander bankuak Gipuzkoan duen sukurtsal batean izan baitzen lapurreta.
eitb media
Burgosko Espetxeak Gipuzkoako sukurtsal bateko lapurraren eta zuzendariaren arteko topaketa bideratu du, eta Ana Botin Santander bankuko zuzendariak ahalbidetu du hitzordua.
Programaren helburua egindako kaltea konpontzea da, kondenatuen eta biktimen arteko topaketaren bitartez.
Egitasmoaren dinamikaren baitan, presoak lapurreta egin zuen sukurtsaleko langileren batekin biltzea eskatu zion Ana Botini. Bankariak baietz esan, eta eskertu egin zion ekimena.
Azkenean, sukurtsaleko zuzendariarekin batzartu da atxilotua, eta gertatutakoaz hitz egin dute.
Halaber, topaketaren amaieran, bizitzari beste bide batetik ekitera animatu du biktimak lapurra, eta honek eskerrak eman dizkio eta aldatu egingo dela agindu dio.
Justizia egiteko beste modu bat
Justiziaren erreparazioa bultzatzen duten programak ez dira berriak; 2016. urtean abiatu zituzten Espainiar Estatuko kartzeletan, kartzela-zigorren aurrean ordezko gisa.
2017an, 38 pertsonak parte hartu zuten tailer horietan; 2019an, 62k, eta 2020an, aldiz, 855ek.