Gizartea -

Kanaria Handia

Kanarietako hotel bateko eztandan zauritutako turista bat hil egin da

55 urteko emakume norvegiarrak erredura larriak jasan zituen atzo jazotako gas leherketan. Ospitaleko iturrien arabera, erredurak zituen gorputzaren % 100ean.

Kanarietako hotel bateko eztandan zauritutako turista bat hil egin da. EITB
Kanarietako hotel bateko eztandan zauritutako turista bat hil egin da
Kanarietako hotel bateko eztandan zauritutako turista bat hil egin da. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Kanaria Handiko hotel batean jazotako eztandan zauritu zen 55 urteko emakume norvegiarra hil egin da gaur.

Bertako osasun iturriek azaldu dutenez, medikuak haren bizia salbatzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin, erredurak baitzituen gorputzaren % 100ean.

Ezbeharrean zauritu zen beste pertsona batek oso larri jarraitzen du ospitalean, medikuntza intentsiboko unitatean ingresatuta dago.

Gas leherketa atzo goizeko 09:00etan jazo zen, Kanaria Handian, Mogango hotel batean. Kamioi zisterna batetik gasa deskargatzen ari zirela leherketa jazo zen eta ondoren sua piztu zen. 

Guztira sei pertsona zauritu ziren erredurekin eta larrialdi zerbitzuek beste 17 bat lagun artatu behar izan zituzten antsietate-krisiak jota.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea