Gizartea -

Legez kanpoko entzuketak

Familiak prentsari informazioa ematen ziola uste zuen Sienna Millerrek

Erresuma Batuan legez kanpoko entzuketak ikertzen dituen auzian, Millerrek esan du, prentsak jasotzen zituen berriak ikusita, lagun edo senide batzuk traizioa egiten ari zitzaizkiola pentsatu zuela.

Sienna Miller aktorea Auzitegira iritsi den unean. Argazkia: EFE
Sienna Miller aktorea Auzitegira iritsi den unean. Argazkia: EFE
Sienna Miller aktorea Auzitegira iritsi den unean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sienna Miller aktoreak prentsari bere bizitzaren berri ematen ziotenak bere senideak zirela pentsatu zuen. Aktoreak hori deklaratu du Londresen "News of the World" egunkariak egindako entzuketak ikertzen ari den auzian. Lord Leveson epailea ari da ikerketa zuzentzen, kazetaritzaren etika du aztergai.

Millerrek adierazi duenez, prentsak jasotzen zituen albisteak ikusita, lagun edo senide batzuk traizioa egiten ari zitzaizkiola pentsatu zuen.

"Alfie" pelikulan betetako paperagatik da batez ere ezaguna Miller, baina bera ez da deklaratu duen bakarra, JK Rowling idazleak eta Max Mosley Bat Formulako arduradun ohiak ere deklaratu dute.

Sienna Millerrek "News of the World" aldizkariaren kontrako salaketa ipini zuen Londresko Auzitegi Nagusian, legez kanpoko entzuketak egitea leporatuta, eta aldizkariak 100.000 librako (116.000 euro) kalte ordaina eman behar izan zion aktoreari. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea