Gizartea -

Jaiotzak

Jaiotzen kopuruak % 6 egin du behera EAEn 2020ko hirugarren hiruhilekoan

Osotara, 3.874 haur jaio dira Euskal Autonomia Erkidegoan epe horretan, eta Araba izan da jaitsiera nabarmenena izan duen lurralde historikoa.

2020ko hirugarren hiruhilekoan 3874 haurtxo jaio ziren. Argazkia: Atxiboa.
2020ko hirugarren hiruhilekoan 3874 haurtxo jaio ziren.
2020ko hirugarren hiruhilekoan 3874 haurtxo jaio ziren. Argazkia: Atxiboa.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaiotzen kopuruak % 6 egin du behera Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2020ko hirugarren hiruhilekoan 2019ko datuekin alderatuta, Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) jakitera eman duenez. Guztira, 3.874 haur jaio dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 2020ko uztailetik irailera arteko epean.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Araban izan da jaitsierarik nabarmenena; 638 haur jaio dira, 2019ko epe berean baino % 8,9 gutxiago.

Bizkaian, 1.891 haur jaio dira, aurreko urteko epe berean baino % 6,2 gutxiago.

Azkenik, Gipuzkoak izan du jaitsiera txikiena, 1.345 haur jaio baitira, 2019an baino % 4,1 gutxiago.

Halaber, Eustatek eginiko ikerketan beste hainbat datu azpimarragarri ageri dira.

Esaterako, ezkondu gabe dauden bikotekideek izaten dituzten haur kopuruak gora egin du; 2020ko hirugarren lauhilekoan % 47 izan ziren, 2019an baino bi puntu gehiago.

Amaren adinari erreparatuta, 30-34 urteko amen taldea da nagusi, erditzeen % 33,4rekin.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak