Gizartea -

Lan istripua

Kamioilari bat hil da Donemiliagan, beste kamioi baten aurka talka eginda

Beste ibilgailuko gidaria zauritu egin da, eta ospitale batera eraman behar izan dute.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

55 urteko Ourenseko kamioilari bat hil da arratsalde honetan A-3020 errepidean, Donemiliaga (Araba) parean, bere ibilgailuarekin beste kamioi baten aurka aurrez aurre talka eginda.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 13:30ean jazo da. Ordu horretan, bi kaimioik talka egin dute, aurrez aurre, baina oraindik ez dakite zergatik.

Bi gidariak harrapatuta geratu dira kabinen barruan, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dituzte.

Langile horietako bat hil da, eta bigarrena ospitale batera eraman dute, zaurituta. Zauritua 46 urteko bilbotarra da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Lan-istripuak Araba Gizartea Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Albisteak Arabako Lautadako kuadrilla Trafiko istripuen biktimak