Gizartea -

Gertakaria

Muskizeko kiroldegia hustu behar izan dute ihes batengatik

Igerilekuko kloroaren nahasketan egindako akats batek eragin du larrialdia. Langile bat Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute arnas hartzeko arazoak zituelako.

Muskizeko (Bizkaia) kiroldegia hustu behar izan dute. Argazkia: EITB
Muskizeko (Bizkaia) kiroldegia hustu behar izan dute. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igerilekuko kloroaren nahasketan egindako akats batek Muskizeko (Bizkaia) kiroldegia hustera behartu du. Antza denez, laino toxikoak begietan azkura eragin die zenbait pertsonari. Era berean, langile bat Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute arnas hartzeko arazoak zituelako.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, gertakaria 18:00ak aldera jazo da gaur. Kloroaren nahasketarekin egindako akats batek laino toxiko bat eragin du eta kiroldegian zeuden pertsona batzuei begietan azkura sortu die ezbeharrak.

Osakidetzako anbulantzia bat bertaratu da eta arnas egiteko arazoak zituen langile bat artatu du. Zauritua Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute.

Era berean, mediku batek azkura zuten pertsonak artatu ditu, baina antza ez dute ezer larririk.

Kiroldegia aireberritzeko instalazioko haizagailuak martxan jarri dituzte, baina bihar arte ez dute berriro zabalduko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea