Gizartea -

TXERTAKETA NAFARROAN

80 urtetik gorakoei martxotik aurrera jarriko diete txertoa Nafarroan

Bien bitartean, arrisku txikiko osasun-langileak eta funtsezko beste zerbitzu batzuk immunizatzen hasiko dira AstraZenecarekin. "Okerrena pasatu da, baina bidea dago egiteko", dio Santos Indurainek.

80 urtetik gorakoei martxotik aurrera jarriko diete txertoa Nafarroan. Argazkia: pixabay
80 urtetik gorakoei martxotik aurrera jarriko diete txertoa Nafarroan
Etxean bizi diren 80 urtetik gorakoak hil bukaeran hasiko dira txertatzen Nafarroan

1:15

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan dagoeneko 37.564 txerto jarri dituzte arlo soziosanitarioan, osasun-arloan eta mendekotasun handiko enpresetan, horiek baitziren lehen txertaketa-fasean lehenetsitako taldeak, Santos Indurain Osasun kontseilariak jakitera eman duenez. Aurreikuspenen arabera, 80 urtetik gorakoei martxoan hasiko zaizkie txertoa ematen.

Kontseilariak nabarmendu duenez, Nafarroa "arrisku handiaren eta arrisku oso handiaren arteko mugan dago", baina, beste 15 egunez luzatu diren neurri murriztaileekin eta txertoekin, itxaropentsu agertu da. "Ospitaleetako presioa murrizteko, kurba txikitzen joan gaitezke", esan du Santos Indurainek. Asteazken honetan 87 positibo atzeman dituzte Nafarroan, aurten lanegun batean erregistratutako kopururik baxuena.

Aste honen amaieran, esan duenez, txertaketa-prozesu osoa amaituko da egoitzetan: 14.000 pertsona baino gehiagori jarri zaie txertoa, egoiliarrak eta langileak kontuan hartuta. Gainera, mendekotasun handia duten ia 2.000 pertsonen eta sare publikoko eta pribatuko 16.000 osasun-langileen erdiek jaso dute jada lehen dosia.

AstraZenecaren dosiak iristen direnean (55 urtetik beherakoentzat), berriz, birusarekiko harreman-arrisku txikiagoa duten beste osasun-langile batzuei jarriko zaizkie txertoak (bai ospitaleetan edo kontsultetan lan egiten dutenei, bai fisioterapeutak edo farmazeutikoak bezalako kolektiboetakoei), eta gero, Nafarroako ibilbide-orriaren arabera, funtsezko beste zerbitzu batzuk etorriko lirateke.

Nolanahi ere, Osasun Departamentuaren aurreikuspena da hurrengo txertaketa-fasearekin lehenbailehen hastea, ahal dela martxoan bertan edo otsailaren amaieran, herritar guztiengana heltzeko. 80 urtetik gorako pertsonek izango dute lehentasuna.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa gaur Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua albisteak Nafarroako Parlamentua Osasun albisteak Medikuak Iruñeko Udala albisteak Erizaintza Sendagaiak Txertoak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Iruñeko Alde Zaharreko albisteak Osasunbidea Adinekoak gaur