Gizartea -

ISTRIPUA

36 urteko motozale bat hil da Donostian autobus batekin izandako istripuan

Ezbeharra 09:00ak aldera gertatu da, Askatasunaren Hiribidearen eta Okendo kalearen arteko bidegurutzean, hiriaren erdigunean. Udaltzaingoa istripuaren lekuko bila dabil.

Udaltzainak istripua jazo den lekuan. Argazkia: EFE
Udaltzainak istripua jazo den lekuan.
36 urteko motor-gidari bat hil da Donostiako erdigunean gertatutako istripu batean

0:57

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

36 urteko motozale bat hil da ostegun honetan Donostian, autobus batekin izandako istripuan, Udaleko iturriek jakitera eman dutenez. Udaltzaingoa istripuaren lekuko bila dabil, eta gertakaria ikusi dutenei 08:00etatik 14:00etara Morlanseko Udaltzaingoaren egoitzan agertzeko eskatu diete.

Ezbeharra 09:00ak aldera gertatu da, Donostiako erdigunean, Askatasunaren Hiribidearen eta Okendo kalearen arteko bidegurutzean.

Motor gidaria, 36 urteko gizonezkoa, bertan hil da, artatzera joan diren osasun langileak hura suspertzen saiatu diren arren.

Istripuan nahastutako autobuseko bidaiariak, aldiz, onik daude. Udaltzaingoak ikerketa abiatu du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Donostia bideoak Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Errepideko istripuen biktimak