Gizartea -
Istripua
11 urteko haur bat hil da Gasteizen, horma zati bat gainean erorita
Ikerketaren iturrien arabera, adingabea horma batera igo da, eta losa bat bularrean erori zaio.
EITB MEDIA
11 urteko mutil bat hil da ostegun honetan Gasteizen, Baranda kaleko (Lakua-Arriaga auzoan) horma zati bat gainean erorita.
Ezbeharra 09:15ean jazo da. Ikerketaren iturrien arabera, ordu horretan adingabea aipatu hormara igo da, eta losa bat bularrean erori zaio.
Horren ondoioz, umeak zauri larriak egin ditu eta Txagorritxu Ospitalera eraman behar izan dute. Bertan, hil egin da.
Suhiltzaileak istripua izan den tokira bertaratu dira, hormaren egiturak akatsak ote dituen argitzeko, baina Udaletik ezeztatu egin dute hori.
Gorka Urtaran alkateak "atsekabea" agertu du, eta "besarkada handi bat" bidali die umearen senideei.