Gizartea -

Koronabirusa

Simon: 'Neurri eraginkorrak, Erdi Arokoak edo etorkizunekoak, erabili egingo ditugu'

Espainiako Osasun Alertak eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroko zuzendariak horrela erantzun die Luis Angel Garrido EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko epailearen adierazpen polemikoei.

Fernando Simon. Argazkia: Efe
Fernando Simon. Argazkia: Efe
Fernando Simon. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Simon Espainiako Osasun Alertak eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroko zuzendariak erantzun egin die Luis Angel Garrido EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko epailearen adierazpen polemikoei, eta esan du neurriak eraginkorrak badira,"Erdi Arokoak edo etorkizunekoak izan", indarrean jarriko dituztela.

Garrido polemikaren erdigunean dago, EAEko Auzitegi Nagusiak ostalaritza berrirekitzea baimendu bezperan irratsaio batean esandakoengatik. "Epidemiologoak ikastarotxo bat egin duten familia medikuak dira", adierazi zuen Garridok, eta covid-19aren kontra Espainiako Estatuan eta hainbat herrialdetan hartutako neurriak Erdi Arokoekin parekatu zituen.

"Askotan nahastu egiten da Medikuntzaren helburua, ez baita gaixoak edukitzea, baizik eta gaixorik ez egotea, eta osasun publikoa da horren ardura nagusia duena", berretsi du agintariak.

Era berean, Silvia Calzon Estatuko Osasun idazkariak osasun publikoko profesionalek eta epidemiologoek egiten duten lan "ikusezina" goraipatu du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak