Gizartea -

Iragarpena

Abisu horia izotzagatik eta muturreko tenperaturengatik

Zerua hodei gutxirekin egongo da. Hala ere, barnealdeko ibarretan sortuko den behe-lainoa iraunkorra izan daiteke. Ekialdeko haize ahula ibiliko da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrizaingo Sailak izotz txikiengatik abisu horia jarri du barnealdeko zenbait tokitan 01:00tik 09:00tara hilak 27 eta 28rako. Izan ere, tenperaturek behera egingo dute, goizeko lehen orduetan batez ere.

Bestalde, iragarpenari dagokionez, igandean zerua hodei gutxirekin egongo da. Hala ere, barnealdeko ibarretan sortuko den behe-lainoa iraunkorra izan daitekela. Ekialdeko haize ahula ibiliko da.

Lehen orduetako tenperatura jaitsi egingo da berriz, barnealdean 2-3 ºC-ren inguruan kokatuko dira minimoak eta 8 ºC-ren bueltan kostaldean. Maximoak aldiz, balio atseginetan kokatuko dira, azaroan gaudela kontutan izanda.

Astelehenean, hilak 28, goizean, lanbroa eta lainoa nagusituko dira eta zenbait lekutan iraunkorrak izateko probabilitatea txikia da. Zerua hodei gutxirekin egongo da oro har. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da, hego-osagaia nagusi. Tenperaturan ez da aldaketarik izango eta barnealdeko zenbait lekutan izotz txikia egiteko probabilitatea ere badago.

Errepideetarako neguko plana Nafarroan

Nafarroako Gobernuak 2011-2012 Errepideetarako Neguko Plana aurkeztu du gaur. Informazio , lankidetza eta prebentzioa dira egitasmoaren giltzarriak. Besteak beste, 335 teknikarik, elurra kentzeko 126 makinak eta 82 laguntza taldek lan egingo dute.

14 gatz biltegi, 43 gatz silo eta elurra kentzeko 11 talde prest ditu Nafarroako Goberuak. Anai Astiz Sustapen kontseilariak gaur prentsaurrekoan azpimarratu duenez, "ez dute baliabiderik bazterrean utziko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea