Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, emakume bati sexu-abusua egitea egotzita

Argitan elkarteak elkarretaratzea deitu du larunbaterako, 11:30ean, Herriko Plazan, "24 ordu baino gutxiagotan" gertatutako bi eraso matxista salatzeko.

E. L. | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragan ostegunean gizon bat atxilotu zuten Barakaldon (Bizkaia), emakume bati sexu-abusua egitea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Atxiloketa biktimak sexu-erasoa salatu ondoren egin dute. Atxilotua epailearen esku utzi dute ostiral honetan. Biktima eta erasotzailea adinez nagusiak dira.

"Bi eraso matxista 24 ordutan"

Argitan elkarteak elkarretaratzea deitu du larunbaterako, 11:30ean, Barakaldoko Herriko Plazan, "24 ordu baino gutxiagotan" gertatutako bi eraso matxista salatzeko.

Talde feministak sexu-abusuaren berri izan ondoren deitu du protesta. Argitanek azaldu duenez, "beste eraso matxista baten berri dute, baina ez dute xehetasun gehiagorik eman".

"Atsedenik ematen ez duen indarkeria matxistaren izurritea gaitzesteko" kalera ateratzea eskatu du Argitanek. Gainera, sare sozialen bidez #BarakaldoContraElMachismo traolarekin mezuak zabaltzea eskatu du elkarteak.

"Ez gaude kaleak uzteko prest, emakumeen aurkako indarkeria salatzen jarraituko dugu, behar beste aldiz egiteko prest gaude", ohartarazi dute.

"Behingoz neurri integralak hartzea eta matxismoa sinbolikoki gaitzestera ez mugatzea" eskatu die Argitanek administrazio publikoei eta "emakumeak soziekonomikoki babesteko neurri eraginkorrak garatzea baizik, hezkuntza feminista".

Barakaldoko emakumeei euren eskubideen inguruko informazioa, aholkularitza juridiko eta laborala, baita arreta psikologikoa eskaintzen ere 24 ordu eman ditu Argitanek. Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatzea beharrezkoa da, 944 782 102 telefonoaren bidez. 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Bizkaia Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa Sexu erasoak