Gizartea -
INDARKERIA MATXISTA
Eraso matxista salatu du EH Bilduk Orkoienen
Nafarroako Foruzaingoak gizon bat atxilotu du aste honetan, emakume bati eraso egiteagatik. Atentatu eta erresistentzia delituak ere leporatzen dizkiote.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Orkoienen gertatutako eraso matxista salatu du EH Bilduk ohar baten bidez: "Gertatua icebergaren tontorra besterik ez da, bizi garen sistema hetero patriarkalaren eta honek emakumeengan zein neskatilengan ezartzen duen indarkeriaren isla".
Biktimari elkartasun osoa adierazteaz gain, "indarkeria matxistarekiko arbuio osoa" adierazi du koalizio subiranistak eta Orkoien "eraso matxistarik gabeko gune izateko lanean" jarraituko duela gaineratu du.
Izan ere, Nafarroako Foruzaingoak gizon bat atxilotu du aste honetan Orkoienen emakume bati eraso egiteagatik. Atentatu eta erresistentzia delituak ere leporatzen dizkiote. Foruzaingoaren asteko balantzean ematen da atxiloketaren berria.