Gizartea -

Istripua Araban

Bi pertsona zauritu dira auto biren eta zaldi batzuen artean Zuian izandako istripuan

Bart gertatu da ezbeharra N-622 errepidean, Bilborako noranzkoan. Errepide horretatik zihoazen bi ibilgailu horiek ezin izan zuten zaldi taldea saihestu.

Istripuan hildako zaldietako bat
Istripuan hildako zaldietako bat
Zauritu bat Zuian, bi ibilgailuren eta hainbat zaldiren arteko istripuan

0:47

EiTB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona zauritu dira bi ibilgailuren eta zaldi talde batean artean Araban izandako istripu batean.

Hain zuzen ere, Zuia parean gertatu da bart ezbeharra, 21:30 aldera.

Dirudienez, Bilborako noranzkoan zihoazen bi ibilgailuk ez zuten lortu errepide erdian zeuden bost zaldiak saihestea, eta haien aurka egin zuten talka.

Ondorioz, bi pertsona zauritu ziren, eta Gasteizko Santiago ospitalera eraman behar izan zituzten. Zaldi guztiak hil egin ziren.

Errepidea itxita egon zen animalien gorpuak handik kendu zituztenera arte. Gauerdian ireki zuten berriro ere N-622 errepidea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak