Gizartea -

Trafikoa

Abiadura 50 km/h-ra mugatzeko radarra jarri du Donostiak Karlos I.a etorbidean

Amara auzoko bizilagunen aspaldiko eskakizunari men egin dio Udalak.

Tunelaren irteeratik 190 metrora dago radarra. Argazkia: Donostiako Udala
Karlos I.aren etorbidean jarritako radarra.
Tunelaren irteeratik 190 metrora dago radarra. Argazkia: Donostiako Udala

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udalak Karlos I.aren etorbideko saihesbidean radarra paratu du, ibilgailuak hirira sartzeko bidean zein abiaduratan zirkulatzen duten erregulatzeko. Radar horren muga 50 km/h-koa da.

Aipatu saihesbidea hiriburura sartzeko bide nagusienetakoa da, eta Amara auzoko bizilagunek aspaldi zuten eskatua. Pilar Arana Mugikortasun zinegotziak nabarmendu duenez, "radar horrek garrantzi handia du auzoko bizilagunentzat, 10 urte baino gehiago baitaramatzate eskaria egiten eta lanean administrazio tramite korapilatsuek fruituak eman zitzaten".

Radarraren kabina tunelaren irteeratik 190 metrotara dago, eta haren presentziaz ohartarazten duen seinalea 100 metrotara egongo da. Lanak joan den astelehenean hasi ziren eta hurrengo egunetan funtzionatzen hasiko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Donostiako Udala Donostia Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak