Gizartea -
Sutea
Iruñeko merkataritzagune bat jendez hustu dute sute baten ondorioz
Antza, igogailuetako batean piztu da sua, eta ke handia pilatu denez, eraikina hustu dute. Ez da inor zauritu.
E. G. | EITB MEDIA
Iruñeko Udaltzaingoak jendez hustu du hiriburuko Carrefour merkataritzagunea igogailu batean piztutako sute txiki bategatik. Ke handia pilatu denez, eraikina hustea erabaki dute agenteek.
Sutea Barañaingo etorbidean dagoen supermerkatuko igogailu batean piztu omen da, goizeko lehen orduan. Zorionez, ez da inor zauritu, Udaltzaingoak bere Twitter kontuan zehaztu duenez.
Udaltzainez gain, suhiltzaileak ere bertaratu dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea