Gizartea -

Plataforma berria

EkaIN plataforma gizarte inklusiboago bat sustatzeko jaio da

EkaINek gizarteratzearen alorrean lan egiten duten sare eta erakundeen arteko lankidetza artekotasuna sustatzen du, eragile politiko, sozial eta instituzionalekin elkarrizketa handiagoa lortzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2011n sortu zen ekaIN, Euskadiko irabazi-asmorik gabeko esku-hartze sozialaren 5 sare biltzen dituen plataforma gisa, eta gizarte inklusiboago bat sustatzeko helburuarekin; horretarako, ekitatean, solidaritatean eta partehartzean oinarritutako balioaketa politikak bultzatuko dira.

200 erakunde inguru biltzen dituzten eta 4.000 langile profesional eta hainbat alorretan lan egiten duten 5.000 boluntario baino gehiago dituzten sareak dira: gizarteratzea, enplegua, gizarte-zerbitzuak, kulturartekotasuna, gizarte-babesa, aukera-berdintasuna, txirotasunaren kontrako borroka eta gizarte-bazterketa, komunitate-garapena, ekonomia solidarioa eta abar.

EkaINek gizarteratzearen alorrean lan egiten duten sare eta erakundeen arteko lankidetza artekotasuna sustatzen du, betiere, eragile politiko, sozial eta instituzionalekin elkarrizketa handiagoa lortzeko asmoz. Era berean, herritarren mobilizazio- eta sentsibilizazioahalmena hobetu nahi du, gizarte bidezkoago eta inklusibo baten alde.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea