Gizartea -

Polemika berpiztu da

Dolce eta Gabanna itzurpen fiskalagatik akusatuta

Enpresako abokatuek ordainketa bat negoziatuko dutela uste da beste epaiketa luze batetik pasatzea ekiditeko, izan ere, horrek euren irudia asko kaltetuko luke.

Argazkia: Facebook Dolce&Gabbana
Argazkia: Facebook Dolce&Gabbana
Argazkia: Facebook Dolce&Gabbana

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milango fiskaltzak Domenico Dolce eta Stefano Gabanna diseinatzaileen aurkako prozesua ireki du berriz ere.

Joan den apirilean, Milango epaitegi batek kasua atzera bota zuen froga nahikoak ez zeudela iritzita. Baina orain, Italiako Auzitegi Gorenak erabaki hori ezeztatu du eta diseinatzaileak itzurpen fiskalagatik akusatuta daude berriro.

2004an hasi zen dena, ustez Dolce&Gabbana enpresak 416 milioi euro ordaintzea ekidin baitzuen. Hala ere, frogak falta zirela eta, kasua itxita zegoela eta diseinatzaileak milioi bat euroko isunaz eta kartzela zigorraz libratu zirela zirudien.

Dena den, polemika berriz piztu da. Stefano Gabbanak bere haserrea azaldu du Twitter sare sozialean: "Lapurrak! Ez dakite zer egin dirua kentzeko". Hori idatzita, komentarioa ezabatu eta segituan beste bat idatzi du: "Italian nahi dutena egiten dute?nahi dutena?Hoberena joatea da, agian".

Segituan iritsi zaizkio jarraitzaileen mezuak eta diseinatzaileak polemikarekin jarraitu du: "5.000 langileengatik sentitzen dut" eta "Zergatik ordaindu behar dut egin ez dudan gauza batengatik?", idatzi du ondoren.

Urtarrilera arte itxaron beharko da kontuak nola amaitzen duen jakiteko. Normalean 20 egun behar dira, baina Gabonak tarteko, epea atzeratu egin da. Yo Dona aldizkariak esan duenaren arabera, enpresako abokatuak zerbait ordaintzea negoziatu dezakete epaiketa saihesteko, horrelako prozesu batek euren irudia asko kaltetuko lukeelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea