Gizartea -

Euskararen nazioarteko eguna

Bizkaiak "lurralde mailako ikuspegia" eman dio Euskararen Egunari

Foru erakundearekin eta Eudelekin batera, ekimen honen sustatzaile dira Alkarbide Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilgunea osatzen duten udaletako euskara zerbitzuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, ekimenak antolatu dituzte horren harian, eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak "lurralde ikuspegia" eman nahi izan diote. Horretarako, egun horretan izango diren ekitaldi guztiak jasotzen dituen kartel bat jarri du bere webean.

Foru erakundearekin eta Eudelekin batera, ekimen honen sustatzaile dira Alkarbide Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilgunea osatzen duten udaletako euskara zerbitzuak. Hartzaileak, berriz, udalerri horietako biztanleak dira, hau da, 1.000.000 herritar inguru.

Bi kartel eredu

Horrela, Euskararen Nazioarteko Egunari lotutako ekintzak iragartzeko, bi kartel eredu prestatu dira, diseinuz antzekoak, bata Euskararen Eguna bera iragartzeko eta bestea ekintzen berri emateko.

Halaber, herritarrek euren udalerrian zein Bizkaiko beste udalerri batzuetan egingo diren ekintzen berri izateko agenda argitaratu da www.bizkaia.net atarian. Gainera, ekimenen berri emango da Facebook eta Twitter kanalak erabiliz Azkue Fundazioari esker.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea