Gizartea -

Koronabirusa

58ra jaitsi dira positiboak Nafarroan, 11 egun daramatzalarik 100 kasutik behera

Positibotasun tasa % 3,6koa izan da. 14 egun daramatzate, jarraian, % 5eko positititatetik behera.

Hainbat pertsona Iruñeko terraza batean. Argazkia: EFE
Hainbat pertsona Iruñeko terraza batean.
Hainbat pertsona Iruñeko terraza batean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamaikagarren egunez jarraian, 100 positibotik behera atzeman dituzte egun bakarrean Nafarroan, Foru Erkidegoko Gobernuak emandako datuen arabera.

Osasun Sailak 58 covid-19 kasu positibo berri atzeman zituen atzo, hau da, aurreko egunean baino 7 gutxiago (65). 1.603 proba egin ziren, PCR eta antigenoen testen artean, eta positibotasun tasa % 3,6koa izan zen.

Datuak eskutan, Foru Erkidegoak 11 egunez daramatza, jarraian, egunero 100 kasutik behera izaten, eta 14 egun, jarraian, % 5etik beherako positibotasun tasa izaten.

Astean zehar, 57 kasu atzeman ziren astelehenean ( % 3,26), 60 asteartean ( % 2,3), 78 asteazkenean ( % 4,1), 65 ostegunean ( % 3,6) eta 58 ostiral honetan.

Zifra horiek agerian uzten dute intzidentzia-kurbaren beheranzko joera argia. Bereziki datu ona da otsailaren 15etik ez dela kasu berririk izan Nafarroako adinekoen egoitzetan.

Ospitaleko okupazioaren ikuspegitik, ostiralean 8 petsoan ospitaleratu zituzten covid-19agatik eta 130 pertsona zeuden ospitaleratuta arrazoi honegatik, horietatik 23 ZIUn.

Gainera, atzo hiru pertsona hil ziren: 75 eta 92 urteko bi emakume eta 82 urteko gizon bat, eta aurreko egunetan 92 urteko emakume bat hil zela jakinarazi zuten. Guztira, 1092 pertsona hil dira Nafarroan pandemia hasieratik.

Txertaketari dagokienez, 1.857 dosi jarri zituzten atzo. Hala, orain arte jasotako 55.065etatik 51.210 txerto jarri dituzte jada Nafarroan. Bi dosia jaso dituzte horietatik 19.711 pertsonak.

Neurri berriak datorren astetik aurrera

Pandemiaren bilakaera ikusita, Nafarroako Gobernuak apur bat arinduko ditu covid-19aren kontrako neurri murriztaileak, eta hala, datorren ostiralean, hilaren 26an, barrualdea zabaldu ahalko dute berriro Nafarroako tabernek eta jatetxeek, betiere % 30eko edukierarekin. Horrez gain, egun horretatik aurrera, eremu pribatuko bilkurak sei pertsonakoak izan ahalko dira (orain arte laukoak baimentzen ziren gehienez). Dena dela, erkidegoaren itxiera perimetralari eta etxeratze aginduari eutsiko dio beste 15 egunez.

Era berean, erabat definitu da hurrengo hilabeteetarako txertaketa estrategia: 60 urtetik gorakoen txertaketa adin tarteka egingo dute Nafarroan (hamarkadaka, hain zuzen ere), eta nagusienak izango dira txertoa hartzen lehenak. Horretarako, baina, Osasunbidearen deia jaso beharko dute lehenik. Bigarren fase batean, apirilean, herritarren esku geratuko da Osasunbideara deitu eta txertaketarako hitzordua eskatzea.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Nafarroa Tutera berriak Gaixotasunak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Osasunari buruzko albisteak Medikuak Erizaintza gaur Medizinak albisteak Txertoak azken ordukoa Zer gertatu da Barañain herrian? Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Anbulatorioak albisteak Osasunbidea gaur