Gizartea -

Genero indarkeria

Emakume bat oso larri dago Azagran bikotekideak "oso gogor" jo ostean

Ustezko erasotzaileak bere burua entregatu du Foruzaingoaren aurrean, emakumea hil duela esanez. Azagrako Udalak elkarretaratzea deitu du igande honetarako 12:00etan.

Biktima Nafarroako Ospitalegunera eramen dute helikopteroz. Irudia: EiTB Media
Biktima Nafarroako Ospitalegunera eramen dute helikopteroz. Irudia: EiTB Media
Biktima Nafarroako Ospitalegunera eramen dute helikopteroz. Irudia: EiTB Media

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat oso larri dago bere bikotekideak "oso gogor" eraso egin ostean, Azagran (Nafarroa). Gizona atxilotu dute genero indarkeriagatik. Biktima Nafarroako Ospitalegunera eramen dute helikopteroz.

Foruzaingoak esan duenez, gizon bat bere kabuz joan da Lizarrako polizia-etxera, bere bikotekidea hil zuela uste zuela esanez.

Biktima "oso gogor" jo du gizonak, baina emakumea bizirik zegoen udaltzainak bertaratu direnean. Helikopteroz eraman dute ospitalera.

Ustezko erasotzailea Lizarrako polizia etxean dago, atxilotuta ,epailearen esku geratzeko zain.

Errioxako Gobernuak ohar batean jakitera eman duenez, erasoaren biktima Errioxako Osasun Zerbitzuko erizaina da.

Elkarretaratzea

Nafarroako Gobernuak genero indarkeria kasua "irmo gaitzetsi eta errefusatu" du. Azagrako Udalak elkarretaratzea deitu du igande honetarako 12:00etan. Javier Remirez Foru Exekutiboko presidenteordeak eta Eva Isturiz Nafarroako Berdintasun Institutuko zuzendariak protestan parte hartuko dute.

Horrela, "emakumeen aurkako indarkeria mota guztien" aurkako arbuioa azaldu nahi du Nafarroako Gobernuak. "Emakumeen bizitza, askatasun, duintasun eta erabateko herritartasunaren kontrako indarkeria mota guztiak bukatzeko konpromiso irmoa", agertu du Foru Exekutiboak.

Horregatik, Nafarroako Gobernuak erakundeei, gizarte eragileei eta herritarrei elkarretaratzean parte hartzeko dei egin die, "indarkeria matxista aho batez errefusatzeko eta emakume biktimari babesa adierazteko".

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Nafarroa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Logroño azken ordukoa