Gizartea -

Legez kanpoko entzuketak

Ipar Irlandarako ministro ohiak espioitza jasan zuela uste dute

Peter Hain "News of the World" aldizkariak egindako espioitzaren biktima izan zela argitaratu du The Guardian egunkariak, Scothland Yard hori ikertzen ari da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Peter Hain Ipar Irlandarako ministro ohia hainbat detektibek News of the World aldizkariari egindako espiotza lanaren biktima izan zela uste dute.

The Guardian egunkari britainiarrak argitaratu duenez, Poliziak Haini, aurreko Gobernu laboristako kideari, bere ordenagailua eta bere ministeritzako kideek eta agente sekretuek erabiltzen zituztenak zelatatuak izan zirela ohartarazi dio.

Berri hau baieztatuz gero, agerian geratuko da kazetaritzaren espiotzaren trama aberatsei eta ospetsuei telefono bidez egindako legez kanpoko entzuketez haratago doala.

Scotland Yard ari da ordenagailu horietara sarbidea nola gauzatu zen ikertzen.

Hainen bozeramaile batek esan duenez, "segurtasun nazionaleko gaia da eta Polizia ikertzen ari da", hori dela eta "ez litzateke egokia izango horren inguruko iruzkin bat egitea", erantsi du.

Peter Hain, Galesko Neath zirkunskripzioko diputatu laborista, Ipar Irlandarako ministro izan zen 2005 eta 2007 urteen artean.

Orain, hain justu, "Leveson" izeneko auzia dago martxan, telefono bidezko legez kanpoko entzuketen harira kazetaritzaren etika aztertzen ari dira.

2006ean News of the Worldeko espiotzaren berri eman zen, ondoren Poliziak ikerketa itxi egin zuen, baina joan den urteko urtarrilean segurtasun indarrek beste ikerketa bat jarri zuten abian.

Eskandalua udan larritu egin zen, hilketen eta terrorismoaren biktimen telefonoak eta gerran hildako soldaduen senideenak zelatatu zituztela argitaratu eta gero.

Peter Hain Ipar Irlandarako ministro ohia hainbat detektibek News of the World aldizkariari egindako espiotza lanaren biktima izan zela uste dute. The Guardian egunkari britainiarrak argitaratu duenez, Poliziak Haini, aurreko Gobernu laboristako kideari, bere ordenagailua eta bere ministeritzako kideek eta agente sekretuek erabiltzen zituztenak zelatatuak izan zirela ohartarazi dio. Berri hau baieztatuz gero, agerian geratuko da kazetaritzaren espiotzaren trama aberatsei eta ospetsuei telefono bidez egindako legez kanpoko entzuketez haratago doala. Scotland Yard ari da ordenagailu horietara sarbidea nola gauzatu zen ikertzen. Hainen bozeramaile batek esan duenez, "segurtasun nazionaleko gaia da eta Polizia ikertzen ari da", hori dela eta "ez litzateke egokia izango horren inguruko iruzkin bat egitea", erantsi du. Peter Hain, Galesko Neath zirkunskripzioko diputatu laborista, Ipar Irlandarako ministro izan zen 2005 eta 2007 urteen artean. Orain, hain justu, "Leveson" izeneko auzia dago martxan, telefono bidezko legez kanpoko entzuketen harira kazetaritzaren etika aztertzen ari dira. 2006ean News of the Worldeko espiotzaren berri eman zen, ondoren Poliziak ikerketa itxi egin zuen, baina joan den urteko urtarrilean segurtasun indarrek beste ikerketa bat jarri zuten abian. Eskandalua udan larritu egin zen, hilketen eta terrorismoaren biktimen telefonoak eta gerran hildako soldaduen senideenak zelatatu zituztela argitaratu eta gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erresuma Batua bideoak Alderdi politikoak bideoak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Espioitza Politikoa