Gizartea -
Bi urteko kartzela zigorra
Bi urteko zigorra gerente bati, enpresan izandako lan istripuagatik
Langile batek besoa galdu zuen lan istripuan eta epaiak enpresa horretako gerentea jo du ezbeharraren erantzule.
Erredakzioa
Azkoitiako enpresa batetako gerenteari bi urteko kartzela zigorra ezarri diote lantegian jazotako lan istripu baten arduradun jota. Beharginak beso bat galdu zuen istripuan.
Auziko epaiaren arabera, istripua 2007ko apirilaren 10ean jazo zen arratsaldeko 19:00etan. Biktima taladro batekin metalezko pieza batzuetan zuloak egiten ari zen, horretarako, hain zuzen, ez zuen "formakuntza ikastarorik jaso" ezta "beharrezko segurtasun neurrien gaineko informaziorik" ere.
Ebazpen judizialaren arabera, beharginak " noizbehinka bakarrik erabiltzen zuen makina". Erabilitako taladroak, halaber, ez zuen araudia betetzen, besteak beste, brokaren inguruko babeslea falta zitzaion.
Epaiak jasotzen duenez, taladroak ez zituen exijitutako segurtasun neurriak betetzen eta gerentea horren jakinaren gainean zegoen.