Gizartea -

KORONABIRUSA

Osakidetza aste honetan hasiko da 100 urtetik gorako pertsonak txertatzen

Lehenik eta behin, txertaketa guneetara joan daitezkeen adinekoei jarriko diete txertoa. Gaurtik aurrera, Osakidetza telefonoz jarriko da harremanetan pertsona horiekin, hitzordua emateko.

Bernardina, Gipuzkoan txertoa jaso duen lehendabiziko pertsona. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia
Bernardina, Gipuzkoan txertoa jaso duen lehendabiziko pertsona
Bernardina, Gipuzkoan txertoa jaso duen lehendabiziko pertsona. Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia

E. L. | O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetza aste honetan hasiko da 100 urtetik gorako pertsonei txertoa jartzen. 100 urtetik gorako 1.800 pertsona inguru daude Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE).

Lehenik eta behin, txertaketa guneetara joan daitezkeen adinekoei deituko diete. Ondoren, zailtasunak dituzten edo txertaketa guneetara joan ezin duten pertsonak txertatuko dituzte. Kasu horietan, Osakidetzako langileak etxez etxe joango dira.

Gaurtik aurrera, Osakidetza telefonoz jarriko da harremanetan pertsona horiekin, hitzordua emateko.

Aurreikuspenak betez gero, bi aste barru jarriko du Osasun Sailak adin tarte horretan lehen dosia.

Eusko Jaurlaritzaren asmoa da datozen asteetan 80 urtetik gorakoei koronabirusaren aurkako txertoa jartzea. 80 urtetik gorako 160.000 pertsona baino gehiago daude EAEn.

Erreferentziazko 25 txertaketa-gune

Osakidetza lanean ari da erreferentziazko txertaketa-guneak ezartzeko. Gutxienez, bi aurreikusten dira osasun eremu bakoitzeko. Horrela, 25 inguru izango lirateke Euskal Autonomia Erkidegoan.

Hitzordua jaso ondoren, ahal duten pertsonak txertaketa-gune horietara joango dira eta han jarriko diete txertoa. Hala ere, mugitzeko zailtasunak dituzten edo mugitu ezin diren pertsonen kasuan, Osakidetzako langileak joango zaizkie etxera txertoa ematera.

Hala ere, ahal dela, txertoa txertaketa-guneetan jartzea lehenetsiko da, "dosiak manipulatzea delikatua delako eta ezin delako bat bera ere alferrik galdu".

Dosi bat bera ere alferrik ez galtzeko

Osakidetzak 100 urtetik gorako pertsonak bilatuko ditu, eta, dosi bat bera ere alferrik ez galtzeko, ingurunean bizi den kolektibo bereko pertsonei (80 urtetik gorakoak) emango zaizkie gainerako dosiak. 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Medikuntza albisteak Txertoak egutegia COVID fokuak Adinekoak gaurko berriak