Gizartea -

KORONABIRUSA

91 salaketa Iruñean, covid-19aren aurkako araudia ez betetzeagatik

Udaltzaingoak 221 esku-hartze egin ditu asteburuan, horietatik 91 pandemia geldiarazteko arauak ez betetzeagatik.

Udaltzaingoaren agenteak Iruñean. Argazkia: Iruñeko Udaltzaingoa
Udaltzaingoaren agenteak Iruñean.
Udaltzaingoaren agenteak Iruñean. Argazkia: Iruñeko Udaltzaingoa

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaltzaingoak 91 salaketa jarri ditu asteburuan, covid-19aren aurkako neurriak ez betetzeagatik.

Twitter bidez jakitera eman dutenez, Udaltzaingoak larunbatean eta igandean egin zituen 221 esku-hartzeen zati bat dira 91 salaketa horiek.

Gainerakoen artean, larunbatean Pablo Haselen aldeko manifestazioaren ostean izandako istiluei aurre egiteko parte hartzeak eta eragozpen eta zaratagatik egindako beste 16 nabarmendu dituzte.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Delituak Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa