Gizartea -

KORONABIRUSA

R0ak gora egin du berriro Euskadin, positibo berri gutxiago erregistratu arren

Positibo tasa % 4,6koa da eta intzidentzia-tasa metatuak behera egiten jarraitzen du, baina ospitaleko presioak bere horretan jarraitzen du.

Osasun langilea babes-betaurrekoak jartzen zainketa intentsiboetako unitatean. Argazkia: EFE.
Osasun langilea babes-betaurrekoak jartzen zainketa intentsiboetako unitatean
Datuek hobera egiten jarraitzen dute, baina moteltzea nabari da zenbait adierazletan

1:13

N.B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEn, 303 kasu berri atzeman dira azken orduetan, aurreko egunean baino 34 gutxiago. Hala ere, oinarrizko ugalketa-kopuruak, gaixo batek zenbat pertsona infektatu ditzakeen adierazten duenak, okerrera egin du, ostiralean 0,84ean baitzegoen eta atzo, igandean, 0,86an.

100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia-tasa metatua (336,36) murriztu egin da Euskadin, eta 14 puntu jaitsi da larunbatetik (350,82). Gainera, ostiralean, Gipuzkoa 300 kasutik behera (260,1) zegoen; ondorioz, neurri murriztaile batzuk berrikusi behar izatetik at geratu da.

Zehazki, 300 kasu horietatik behera, Eusko Jaurlaritzaren Bizi Berri III Planak udalerrien eta lurralde historikoen konfinamendu perimetrala amaitzea aurreikusten du, eta gauza bera egitea baloratzen du Euskadira sartzeko eta bertatik irteteko debekuarekin. Bestalde, tasa hori murrizteak aukera ematen du bilera bakoitzeko gehienezko pertsona-kopurua 4tik 6ra igotzeko.Bi astean metatutako intzidentziak hobera egin du Araban ere, 300 kasutik jaistear baitago; zehazki, atzo 305,2ko intzidentzia metatua izan zuen; Bizkaian, berriz, tasa altuagoa da (383,6), baina bilakaera positiboa izan du.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren azken buletin epidemiologikoaren arabera, 6.646 test diagnostiko egin dira igandean, aurreko eguneko 6.295 testen gainetik: 46 positibo Araban, 166 Bizkaian, 85 Gipuzkoan eta sei Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Osasun Sailaren azken buletin epidemiologikoaren arabera, joan den egunean 6.646 test diagnostiko egin zituzten: Araban 46 positibo, Bizkaian 166 eta Gipuzkoan 85.

Urtarrilaren 1etik izan den daturik baxuena (303 kasu) erregistratu da azken orduetan, eta positibo tasa % 4,6koa izan da, larunbatean baino zortzi hamarren txikiagoa.

Ospitaleko egoerari dagokionez, asteburuan zehar igo egin da ospitaleratutako covid gaixoen kopurua (522 ostiralean, 530 larunbatean eta 541 igandean), baina jaitsi egin dira ospitaleratzeak: 53 ostiralean, 36 larunbatean eta 27 atzo. Zainketa intentsiboetako unitateetan dauden gaixo larrienak egonkor mantendu dira asteburuan zehar; izan ere, ostiralean 146 ziren, larunbatean 144 eta igandean 145.

Eremu gorrian dauden udalerriei dagokienez, joan den ostegunean 20 izatetik 13 izatera jaitsi dira. Horietatik, zortzik 5.000 biztanle baino gehiago dituzte -Osasun Sailaren aurreko ebazpeneko 11 udalerrien aldean-, eta bostek 5.000 biztanle baino gutxiago -ostegunean baino lau gutxiago dira-.

Nafarroak bezperako datuak errepikatu ditu, eta 57 positibo izan ditu igande honetan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (ISPLN) emandako datuen arabera. Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatua 50.835 kasukoa da Nafarroan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak