Gizartea -
Koronabirusa
Gernikan asteburuan izandako istiluetan parte hartu izana egotzi diete bost gazteri
Larunbatean jazo ziren istiluak, tabernak itxi ostean. Ertzaintza Pasealeku ingurura gerturatu zen, jende andana zegoelako kalean bilduta.
EiTB MEDIA
Gernikako Epaitegiaren esku utziko du Ertzaintzak larunbat iluntzean Bizkaiko aipatu udalerrian izandako istiluetan parte hartzeagatik bost gazteren aurka irekitako ikerketa. Horiei guztiei, Gernikan asteburuan izandako istiluetan parte hartu izana leporatu diete.
Esan bezala, larunbatean jazo ziren istiluak, tabernak itxi ostean. Ertzaintza Pasealeku ingurura bertaratu zen, jende andana zegoelako kalean bilduta, covid-19ari aurre egiteko ezarritako neurriei entzungor eginda.
Agenteak jendea sakabanatzera joan zirenean, haien aurkako mehatxuak entzun ziren eta objektuak ere bota zizkieten. Ondorioz, hainbat pertsona identifikatu zituzten. Guztira, bost gazteren aurkako ikerketa abiatu dute, eta orain Gernikako Epaitegia arduratuko da diligentziak aurrera eramateaz.