Gizartea -
KORONABIRUSA
Udaltzaingoak 155 zehapen jarri ditu asteburuan Getxon
Bost espediente ireki zizkieten, larunbatean, kirol-portuan atrakatutako itsasontzi batean festan ari zirenei.
EITB MEDIA
Getxoko Udaltzaingoak 155 zigor proposamen jarri ditu asteburuan, covid-19aren aurkako araudia ez betetzeagatik, eta bost espediente ireki ditu, kirol-portuan porturatutako itsasontzi batean festan aritzeagatik.
Udalak azaldu duenez, arau-hausterik ohikoenak etxeratze-agindua ez errespetatzeagatik (39), lau pertsonako taldeak gainditzeagatik (35) eta kalean edari alkoholdunak kontsumitzeagatik (28) izan dira.
Jarduketa gehienak larunbatean egin ziren, 90 espediente bideratu baitzituzten, horien artean bost kirol-portuan zegoen itsasontzi batean antolatutako festa batengatik.
Udaltzaingoak, Ertzaintzarekin elkarlanean, dispositibo berezi bat izan du asteburuan, Algortako inauteriak ospatzen diren asteburuan, hain zuzen.
Beste arau-hauste batzuk
Bestalde, pertsona bat atxilotu dute Algortako etorbidetik zihoan ibilgailu baten aurrean jarri, hainbat ostikada eman eta gidariarekin borrokatzeagatik. Halaber, hiru gidari salatu dituzte baimendutako alkohol-tasa gainditzeagatik.